1.
saioa:
Saio honetan aurreko saioan aipatutako lanarekin aurrera
jarraituko dugu; larrukia idatzi zuen biztanleari lagundu ahal izateko bere
garaia hobeto ezagutzea komeni zaigula esan genuen aurreko egunean beraz, horri
ekingo diogu!
Gaur denbora lerro bat egiten hasiko gara, eta modu
aproposean egiteko, neurrien, tamainen eta urteen arteko erlazioa zehaztu
beharko dugu, ezta? Zelan egingo dugu? Noski, eskalak (proportzionaltasuna)
erabiliz.
Gai hau aurreko urtean ikusi genuenez, fitxa hau emango
dizuet bertan landutakoa gogorarazteko; fitxa banakako lana da, pertsonala eta
lan honetan zehar eskura izatea komenigarria da, edozein zalantza izanez gero
eredu bat izateko.
Dokumentua ikusteko, egin klik hurrengo link-an: ESKALAK LANDUZ!
2.
saioa:
Fitxa bete ondoren, prest gaude lanean hasteko! Lehenengo
lan honetan taldeka egingo duzue lan, eta hurrengoa da ekintzaren helburua:
Talde bakoitzak historiako denbora lerroa bete beharko du kartulina batean,
horretarako ezinbestekoak dira lan egiteko materialak (arkatzak, erregelak…),
aurretik landutako eskalen fitxa (erabili behar duzuen eskala ulertzeko) eta
blog-ean eskegi dudan sarrera: bertan, denbora lerroan aipatu beharreko aro eta
gertakizun guztiak agertzen dira.
3.
saioa:
Lanak primeran daude eta gelan kokatuko ditugu, daturik ez
ahazteko!
Baina, gauza bat; larrukia idatzi zuena Erdi Aroan bizi
zela esan dugu eta Erdi Aroko informazio gutxi daukagu laguntza eskaintzeko.
Beraz, beste denbora-lerro bat egingo dugu, baina aurrekoa baino askoz zehatzagoa.
Honetan soilik Erdi Aroan zentratuko gara, eta garai
horretako gertakizunak, urteak eta arazoak aipatuko ditugu. Saiatu zaitezte
ahalik eta zehatzen izaten eta informazio gehien jartzen, izan ere, denbora
lerro hau etorkizunean larrukiri erantzuna emateko oinarria izango baita.
Datuak ikusteko, egin klik hemen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario